|
2007
ihardunaldiak.
Óscar Cadiach.
22.10.1952
Barcelona.
Oscar Cadiach
orain dela 15 urtetik mendi goi mailako gidaria da. Gainera Bartzelonako
Eskola Pian irakasten du. Eskola honetan goi mailako kirolak irakasten
dira, mendi gidaria izateko ere irakasten da. Titulu ofíciala da.
Cadiachek hamar 8000ko mendi eskalatu ditu. Everesta
iparaldetik eta oxigeno barik, eta bide berriak ireki ditu Broad Peakean
eta Cho Oyun.
Curriculum honekin “Magic Line” bidea aurkeztu zuen
Oscarrek. Hitzaldiaren lehenengo partean diapositibak eman zizkigun eta
bigarren partean filme bat.
Esan daiteke Oscar gizon arretsua dela, eta hau nabaritzen
zen proiekzio osoan. Oscarrek beti expedizioiak oso ondo programatzen ditu,
ordutegiak, igoerak, bazkaria, …baina nahiz eta oso ondo programatu
Cadiachek, gauzak txarto agertzen balira, buelta ematearen aukera hartuko
luke. Expedizio honetan, 8.300 metroetan zeudenean, hau da, 300 metro
besterik ez zitzaizkienean falta tontorreraino heltzeko, buelta eman behar
zuen eta jaitsiera hasi behar zuten Oscarrek eta bere lagunak. Bere
laguna, Manel, gaixorik zegoen eta programazio on hori ez zen nahikoa
Manel laguntzeko. Azkenean Manel de Mata hil zen Oscarren besoetan.
Hitzaldiaren bigarren partean filma eman zigun. Filma oso
profesionala zen, eta fimagatik sari asko eman dizkiote Oscarri,
Montrealean, Torellon, Perun, …
Bukatzeko esan dezakegu Oscar Cadiach mendi arloan profezional
handia dela.
Paco Guillamón.
19.07.1933
Barcelona.
Katalaniar hau
eskalatzaile historikoa da. Bere belaunaldiko mendizaleak oso inportanteak
izan dira eskalada historian, Rabada-Navarro, Anglada, …
Guillamonek bide asko penintsulan ireki ditu eta kanpoan ere. Pacoren
proiekzioan 50eko hamarkadan egin zituen igoerak agertu ziren. Garai
hartan eskalada egitea ez zen normala, mendizale gutxik eskalatzen
zutelako. Gainera, mendi materiala ez zen teknikoa, orduan zailtasun
gehiagorekin borrokatu behar zuten Angladak eta Guillamonek.
Pacok kordadaren hasiera azaldu zuen umore onarekin. Garai hartan kordada
ezagun batzuk zeuden, Ravier anaiak, Rabada-Navarro, Bellefon-Sarthou, …
Kordada hauek bide berriak ireki nahi zituzten horma nagusietan, Riglosean,
Tozal del Mallon, …
Bide izugarriak igo zituzten eta hauetako batzuen lehenego igoerak izan
zire. Mendizale hauek beti soka gerrian eta iltzearekin hormen zailtasunak
gainditzen zituzten. Behin batean, Lavadero horman bide bat igo zuten eta
eskalatzaile hauek bide hori irekita zegoela pentsatu zuten. Baina oker
zeuden, bide berri bat ireki zuten nahigabe, sinestezina!
Proiekzio hau askotan eskatzen da herrietan, mendizale guztiok pentsatzen
dugu asko ikasi dezakegula Anglada-Guillamon kordadarekin. Hitzaldiaren
amaneran txaloka agurtu ziogun Pacori.
Josune
Bereziartu.
Lazkao 19.01.1972
Kirol
eskalatzaile honek bi dokumentala aurkeztu zituen. Lehenengoan,
diapositibaren bidez, berak zuzenean argazkiak azaldu zituen euskeraz.
Argazkietan Haitz bideak agertu ziren, denak bide oso zailak ziren.
Josune kirol eskaladan errekor asko aurreratu ditu. Orain dela urte Batzuk
8c-ko bide bat kateatu zuen, gero 8c+-ko bat, 9ª-ko-bat, … eta azkenean
9ª+-ko bide bat kateatzen lortu zuen Suizan.
Alpinismo arloan, Urriellu mendian, modu librean “Pilar del Cantábrico”
bidea, 8ª+, igoten lortu zuen, Iker Pourekin. Ansaberen eta Ordean bide
zailak modu librean eskalatu zituen.
Gero Alpeetan egin zuen bidea aurkeztu zuen, “Cechinel-Nomine”, 900 m,
Mont Blanc. Ibilbide hau izotz eskaladaren bidez igoten da, oso luze eta
zaila da. Berak kontatu zigun nola lortu zuen igo, zailtasuna, hotza,
nekea, …
Bigarren dokumentalean bideoclip bat erakutsi zigun. Ikusi genezakeen nola
entrenatzen den Josune. Bereziartuk bere entrenamenduak oso gogorrak
direla esan zigun eta egunero asko entrenatzen duela. Bere
bikotekidea, Ricardo Otegi, eskalatzaile ona ere, Josunerekin egon zen
hitzaldi osoan.
Alberto Zerain.
Vitoria Gasteiz. 20. 08. 1961
Mendizale euskaldun hau ez da oso
ezaguna, baina bere igoerak oso garrantzitsuak izan dira. Karakorumean
egon zen GI eta GII mendiak igoten, mendi hauek 8.000 metrokoak dira, eta
horri buruz hitz egin zigun Albertok. Zerain GIera eta GIIra joan baino
lehen egon zen Makalu mendian eta Everestean, orduan esperientzia handia
zeukan irteera hau egin aurretik.
Oso azkar lortu zuen bi mendiak igoten, nahiz eta oso nekatuta bukatu zen
lehenengo igoera (GII). Baina egoera hori ez zen ostopoa izan, eta Xabier
Alzolarekin bi egunean lortu zuten helburua. Denbora gutxi zirauten, bi
egun besterik ez, bigarren igoera lortzeko, lehengo igoera, ordea,
hamazazpi egunetan egin zuen. 2006 urtean EMF-k sari bat eman zion
Albertori denbora gutxitan bi zortzi milako mendi igoteagatik.
150 diapositiba edo gehiago eman zizkigun Albertok eta musika onarekin,
guztia kalitate onakoa. Ordu erdia oso azkar pasa zitzaigun. Gainera
“Potato” taldearen abeslariak kolaboratu zuen Albertorekin eta hori
nabaritzen da. Dokumental ona izan zela pentsatu dugu.
Itzuli.
|