|
AUZOKO JAIAK
Gailurra Mendi taldeak kirol ekintzetan
ez ezik beste motatako ekintzetan ere parte hartzen du, gure auzotegian edo kanpoan. Azpimarratu
dezakegu Uribarriko jaiak. Urtero “Eskolako zelaian” eta “Funikular
enparantzan” jaiak antolatzen dira. Beti, posible bada, bietan parte hartzen
du edo gutxienez batean. Bi
helburu nagusi dauzkagu. Alde batetik herri-erakundearekin kolaboratu nahi dugu
eta gure auzotarrek Gailurra Mendi Taldea ezagutzea nahi dugu. Beste alde
batetik, urteko gastua aurre egiteko dirua behar dugu eta jaietan lortzen den
diruarekin normalean nahikoa da. Gailurra Mendi Taldeak jaiak antolatzen
laguntzen dio eta posible bada parte hartzen du ekintzetan, hau da, paella-txapelketan,
txokolatadan, herri-krossan (auzotegitik), arraultzopil-txapelketan, …
|