|
Pagasarriko sabaia mito
bat izan da eskalatzaile batzuentzat. Gaur egun pixka bat ahantzita dago,
eskalada librea eskalada artifizial baino ezagunagoa delako. Baina bide
izugarrizkoa da egiteko, kalitate handikoa, eta gainera Bilbo ondoan dago.
1.- Sabaiaren
ezkerraldean dago bidea, “Maria txikia”ren barianteren baten ondoan hasten
da. Makurgune batekin hasten da baina ez da zaila nahiz eta indar asko erabili
behar. Gero sabai azpitik doa eta dulfer batetik bilerara heltzen da. Dulferra
egin behar da eskuekin eta oinekin arteka barruan. Dulferra egin nahi ez baduzu
goiko apaletik joan zaitezke sabaia pasa eta gero. Bidea oso interesgarria da. Argazki
ikusi.
2.- Sabaiaren ezker aldean hasten da bide moderno
hau. Aurreko bidetik doa hasieran baina gero goiko plaka erdian joaten da. Zona
horretan ez dago presarik, horregatik bidea ez da erraza. 6a koa da.
3.- Sabaia. Hiru kimiko daude sabaian, eta irteera
egiten bada estriborik gabe oso gogorra da baina ez da hain zaila. Bidea oso
interesgarria da estribosak airean ipintzeko eta artifizial teknikak ikasteko.
Gaur egun, ondo dago eskalatzeko, orain dela urte batzuk iltzeak oso zaharrak
ziren eta horregatik konpromisoa zeukan bideak. Egin daiteke estriborik gabe,
zinta bi erabil ditzakegu sabaian eta sabaitik irteteko zinta labur bat erabil
dezakegu. Ikusi
argazkia.
4.- “El eructo del bisonte”. Bidea modernoa da.
Modu librean egiteko 7a/7b koa da. Sartu gaitezke bidean aurreko bideetatik edo
zuzenean. Zuzenean sartzen bada bidea zailagoa izango da.
5.- Bide klasikoa da, oso erraza eta oso polita.
Pagasarri eskalada klasikoa ezagutzeko eskalatu behar da bide hau. Ikusi
argazkia.
6.- Krokis batzuen arabera bidea 7a koa da.
Makurgune handi bat gainditu behar da eta gero igo behar da
ia presarik gabe. Oso zaila da. Sartu daiteke sabaiaren bide klasikotik
edo zuzenean, presa txikiko plaka batetik.
Itzuli.
|