|
1.-
Krokis batzuen arabera 7ª koa da bidea. Makurgune handi bat gainditu behar dugu.
Gero, plakan ez dago presarik, orduan katu-oinak ondo erabili behar ditugu,
bestela eroriko gara. Sar gaitezke sabaiaren eskumaldetik edo zuzenean presa
txikiak hartzen.
2.- Krokis batzuen arabera V+ko bidea da baina ziur
aski zailago izango da, hartu behar dugu ikusten ez den presa bat,horregatik
bidea ez da erraza.
3.- Bide klasikoa da, oso erraza da eta oso polita
ere. Ikusi
argazkia
4.- Duferren irteteko bariantea da. golos plaka
ondoan dago. Ez da zaila.
5.- Bide modernoa da, paraboltak dauzka. Hasieran
harlauza batetik hasten da. gero dulferrekoaren eskumaldetik doa, bi metrotara
gutxi gorabehera, gorrino.
6.- Dulferra. Pagasarriko biderik politenekoa da
bidea, klasikoa. Gaur egun ondo ekipatuta dago orduan ez dago arriskurik
igotzeko baina aintzinan iltzerik ez ziren onak. Sarrera erraza da baina gero
dulfer teknika erabiliz igo behar dugu. Bidea oso polita da. Ikusi
argazkia.
7.- Golos. Bide artifiziala, A1 koa. Ona da
eskalada artifizialean hasteko. Estriboak erabili behar ditugu gainditzeko.
Torlojuek ez daukate txaparik orduan modu berezi bat erabilikok dugu gainditzeko
(enpotradoreak, kordinoak, …)
8.- Diedroa.arteka da eta jarrera egokiak erabili
behar ditugu gainditzeko. Bide klasikoa da eta ona da entrenatzeko goi mailako
mendietara joan nahi badugu. Bi irteera dauzka: zuzena, zaila da; eta
eskumaldetik, erraza baina ikaragarria, diedrotik irteten garelako. Ikusi
argazkia.
10.- Bide moderno eta zaila da, eskumaldean
Diagonal bidera sartzeko bariante bat dago, estribo baten bidez erdiko
erlaitzeraino.
11.- Diagonal. Ez dauka iltzerik baina orain dela
urte Batzuk eskalatzaileek igotzen zuten. Diagonalaren sarreran estribo bat
zegoen erlaitzera pasatzeko.oso polita baina batek daki zergatik ez daukan
iltzerik. Eskalada klasikoa gustatzen zaienei bidea igotzea gustatuko litzaieke.
Itzuli.
|