Zona del techo y las vías que recorren su lado izquierdo.

 1. Sabaia ezkerrean dagoen bidea. Hasten da "Maria txikia"ren barianteren baten ondoan, makurgunea gainditu behar da. Makurgunea gainditzea erraza da baina indar asko egin behar da besoekin. Gero argazkian ikusten den sabia azpian pasatu behar da eta dulferretik bileraraino heltzen da. Dulferrean oinak eta eskuak sartu behar ditugu pasua gainditzeko. Dulfer egin ez badugu nahi bere ondoan pasa gaitezke. Bide interesgarria da eta ezaguna Pagasarri eskalada eskolan. Argazki ikusi.
2. Bidea erraza baina interesgarria da. Aurrekoa bezala hasten da baina gero laja batetik joaten da. Laja modu dulferrean gaindi dezakegu edo atera dezakegu katu-oina bat lajatik. Bidea klasikoa eta polita da, gainera ondo ekipatuta dago. Argazki ikusi.
3. Nudata Monatxa. Bidea Makurgune batekin hasten da. Antzinan modu artifizialean gainditzen zen baina gaur egun modu librean egiten da. Gero plaka batean sartzen da, plakan presa txikiak daude horrexegatik da zaila gainditzea. Ondo ekipatuta dago. Gaur egun oraindik dago torloju bat modu artifizialean makurgunea gainditzeko. Krokisen arabera 6ª+ koa da.
4. Aurreko bidearen makurgunea eskumakoagotik joaten da. Gero dulferretik joaten da eta plaka erdian sartzen da. Presa gutxi daude eta ez da erraza gainditzea. 6ª koa da.
5. Sabaia. Hiru iltze daude sabaian eta estriboak airean geratzen dira. Gero sabaitik irtezea estriborik gabe oso zaila da. Indar handia behar dugu pasua modu librean gainditzeko. Bidea ona da eskalada artifizial praktikatzeko. Gaur egun oso ondo ekipatuta dago, horregatik bidea egokia da eskalada artifizialean hasteko. Pagasarri eskalada eskolan bide mitikoa da. Egin daiteke bi lazu luzeekin eta beste lazu bat laburrarekin( azken lazu hau sabaitik ateratzeko). Ikusi argazkia. Argazki ikusi.

Itzuli.