|
 1.
Lehenengoa 6b koa da, hasieran modu artifizialean egiteko ireki zuten. Urte askotan horrela igotzen zen. Gero berriro ekipatu zen eta
modu librean gainditu
zen. Antza denez, bidearen izena bere egiletik dator, Roman. Gero erromarra deituko
zen, badirudi txarto izena txarto esateagatik dela. Noizean behin horrelako
gauzak hizkuntzetan gertatzen dira. Ez dauka 6bko pasurik, baina pasu guztiak
zailak dira eta horrexegatik 6b koa da. Bidea ondo gainditzeko beharrezkoa da
indar asko edukitzea, nahiz eta Ao moduan egin.
2. Babaresa. Arteka oso berezia, ezkerretatik
eskumarantz doana. Roman plaka eskuma aldean dago. Ez da zaila, baina teknika ona
edukitzea beharrezkoa da. Bi modutan egin daiteke: katu-oin bat sartu dezakegu
arteka barruan eta bestea kanpoan.; eta beste forma bat da babaresa estiloan,
hau da, katu-oinak arteka kanpoan ipini eta eskuak artekan. Irteeran bainuontzi
bat dago eta zati erraz bat. Batzuek esaten dute IIIkoa dela baina gutxienez IV
koa izango da. Erabili daiteke lehenengo solairutik jaisteko, baina kontuz ibili
behar dugu, arriskutsua dela eta. Argazki
ikusi.
Itzuli.
|