La placa de golos delimitada por su derecha (según se mira a la pared) por el Diedro, y por su izquierda por el Dúlfer.

Alde honetako hormak interesgarriak dira eskalatzeko.  

1.- Golos. Bide artifiziala, A1 koa. Eskalada artifizial moduan hasteko egokia da. Bide honetan estriboak erabiltzea beharrezkoa da. Torlojuek ez daukate txaparik orduan modu batzuetan gaindi ditzakegu pasuak, enpotradorekin, kordinorekin, txaparekin, …
2.- Diedroa. Diedro bat da eta gero arteka bihurtzen da, orduan gainditzeko beharrezkoa da jarrera egokiak ipintzea. Bide klasikoa da. Ona da  esperientzia hartzeko. Bi irteera dauzka: zuzena, nahiko zaila da eta eskuinaldetik erraza nahiz eta zaila iruditu.
Ikusi argazkia.
3.- Diagonala. Ez dauka iltzerik, baina orain dela urte batzuk jendeak eskalatzen zuen. Sarreran estribo bat zeukan eta gero eskuinaldera joaten zen gero diagonal beretik irteteko. Oso polita baina batek daki zergatik ez dago iltzerekin.
4.- Bide modernoa da, zaila. Aurrekoak baino desberdina da. Bide eskumaldean bariante bat dago Diagonal bidean sartzeko estriboren bidez.
5.- Dulferra. Pagasarriko bide politetarikoa da, klasikoa. Orain dela urte batzuk arriskutsua zen bidea eskalatzea iltzeak nahiko txarrak zirelako baina gaur egun ondo ekipatuta dago. Sarrera erraza da gero metro zaila batzuk dauzka eta azken partean dulfer klasikoa. Hauxe da bide polita, hauxe! Gainera harri onekoa da.
Ikusi argazkia.
6.- Dulferraren bariantea. Aurreko bidearen irteteko bariantea da. Bariante honetatik ez da irteten dulferretik, ezkerreko partetik baizik. Ez da zaila, baina ez dauka iltzerik.
7.- Bide hau orain dela urte gutxi ireki zen. Paraboltekin ekipatuta dago. Harlauza batean hasten da, fitxa 2an hobeto ikusten da. Dulferraren eskumaldetik doa. Ez dago zailtasunaren aipamenik.

Itzuli.