|
“Maria
txikia”ren zona, alde honetan bideak nahiko errazak dira, baina altuerakoak.
Egokiak dira eskalatzen hasteko. Pagasarriko leku egokiena da ikastaroak
antolatzeko. Ikusi
argazkia.
1.- “Roman plaka”. Bere fitxan agertzen
da informazio guztia.
2.- “Maria txikia”n sartzeko bariantea da. Igo daiteke “Maria
txikia” bidetik ibili gabe. Edo zuzen- zuzen igo daiteke eta azkenean V+ ko
pasu bat egin.
3.- “Maria txikia”. Horrela deitzen da Atxarteko
bidea ezagunaren antzekoa delako: “La María”. Ez da zaila, haitza oso ona
da baina apur bat irristakorra, askotan igotzen delako. Soka barik egin daiteke
eskalatzaile ona bada. Eskalatzaile batzuek erabiltzen dute bidea jaisteko. Ikusi
argazkia.
4.- Deituko litzateke “directa de la pequeña María”, . ormaren
erditik doalako. “María txikia” baino zailagoa da.
5.-“Maria txikia”ren beste bariante bat, aurrekoa baino eskumagoan
hasten da. Amaitzen da lehenengoaren azken partean. Ikusi
argazkia.
6.- Bide hau ez da “Maria txikia” ren
bariantea. Sabaiaren azpian dauden bide klasikoen ondoan hasten da, eta azkenean
lehenengo bidearen azken partean amaitzen da. Bi arrekoak baino errazagoa da
baina interesantea baita ere. Sokarik gabe igo daiteke, baina kontuz ibili behar
da. Ikusi
argazkia.
Itzuli.
|