La Panza de Burra de la escuela del Pagasarri.Astemearen errumena. Orain dela urte asko zona hau horrela deitzen zen. Lehen, estriboen bidez igotzen zen alde honetan. Baina gaur egun, sikaz itsatsita dauden harriei esker bideak gaindi ditzakegu eskalada libre moduan. Miguel Rodríguezek, "Miguelito"-k, bi harri hauek ipini zituen eta ekipamendua aldatu zuen. Horregatik gaur egun ekipamendua ona da. Hormetan harriak ipintze etikoa bada edo ez bada etikoa eztabaidatzeko geratzen da. Normalean eskalada artifiziala egiten dutenek ez dute nahi harririk jartzea hormetan. Baina eskalada librea egiten dutenek hemen daukate bide interesantea giharrak entrenatzeko.

1.- Astemeraen errumeneko artekako bariantetik hasten da. Gero ezkerretara joaten da diedro txiki batera. Diedrotik Pagasarriko tontorreraino heltzen da. Hasiera eta diedroa zailak dira. Diedroan belarra dago normalean ez delako egiten bidea.

2.- Hasteko bariantea da. Hasiera zaila da batez ere baxuentzat baina hau egin ondoren ondo heltzen da artekako erdi zonara.

3.- Arteka makurgunea. Artekako hasiera oso zaila da. Atzamarrak enpotratu behar ditugu eta hankak ondo zabaldu behar ditugu orekatzeko. Aintzina egurrezko tako bat zegoen gainditzeko. Gaur egun enpotradorea erabil dezakegu. Goiko partea zaila da gailurreraino heltzeko. Soka barik egin daiteke. Ikusi argazkia

4.- Astemearen errumena. Hasieran artifizialez ekipatuta, gaur egun sikaz itsatsita dauden harriekin   modu librean egiten da. Gutxiennez 6ª koa da eta amaiera ere zaila da. Ikusi argazkia.

Itzuli.