PAGASARRI ESKALADA ESKOLA 

Panoramika orokor honetan leku ezaugarrienak seinalatuta daude.

Oharra:
Momentuz orrialde honetan Pagasarri Eskalada Eskolari buruz agertzen dena behin-behinekoa da. Informazio gehiago biltzen ari gara orrialdea hobetzeko. Betidanik bideetako graduak polemika izan dira, orduan, bakoitzak orientatzeko direla pentsatu behar du. Orrialde hau baliagarria izan dadila espero dugu.
   

TOKIA:
Pagasarri mendiaren tontorrean, gutunontzi azpian dauden hormetan.

HELTZEKO
      -      Bilbotik, S. Adrian auzotik, Errekaldeetik, Arraitzetik edo Buyatik heldu gaitezke.
      -       Kotxez oso hurbil heldu ahal gara baina ez da komeni asteburuetan kotxea erabiltzea, jende asko kotxez joaten delako.
      -         Kotxea harrobi batean utzi dezakegu , harrobi hau gaur egun ez da erabiltzen. Hemendik Pagasarri tontorreraino 30 edo 40 minututan heldu gaitezke. Harrobia pasa eta gero barrera batekin topo egiten dugu eta hemendik bidea seinalatuta dago.

GRADUAK ETA HARKAITZAREN EZAUGARRIAK. 
Kare-harria ona da. Hiru pisu daude eskalatzeko. Zailtasuna: II gradutik 6c/7ª gradura. : bide artifizialak: A1 eta A2 (sabaia 3 iltzerekin) Ia seguru guztiak 12mmkoak dira erretxinarekin itsatsita. Estola honetan ikastaro asko egiten dira eta horregatik aitza pixka bat irristatzen da. Zaila da bide batzuetaraino heltzea sastraka asko dagoelako. Kontuz ibili behar dugu kaparrekin, udan batez ere. Behiak eta ardiak horma azpitik ibiltzen dira eta kaparrak ekartzen dituzte.Ia bide guztiak desplomean hasten dira horregatik zailtasun berezia daukate bideek. Bigarren partea ez da bertikala baina presa txikiak daude.Bigarren solairuan bideak ez dira makurgunean hasten. Bide hauek erabiltzen dira ikastaroetan. 

BESTE EZUGARRIA BATZUK
Ura har dezakegu tarin iturrian, tontorraren eskuinaldean dago. Hormetatik 10 minutura dago eta urte osoan ura dauka. Lo egiteko Pagasarriko zelaian, baina gogoratu behar dugu kapar asko dagoela. Beste aukera bat aterpe-taberna kanpoan lo egitea da. Kanpaina denda ipintzea momentuz ez dago debekatuta. Igandean eta larunbatean taberna irekita dago. 

BESTE LEKU BATZUK ESKALATZEKO
Kotxea uzten den harrobian bide labur bat dago eta noizean behin eskalatzen da. Harrobi gainean, ezkerrean, 10 minutura lau edo bost bide daude. Bideak Pagasarrin dauden bezalakoak dira. Zailtasuna IV gradutik 6ª gradura. Onak dira eskalatzeko denborarik ez badaukagu. Pastorenkortan orain dela 30 urte bide batzuk ireki zituzten, Pagasarrikoak bezalakoak dira. Errazak dira guztiak baina merezi du ikustea.