Pared de la Fisura Udaondo, una de las más escaladas del Pagasarri.

Fisura Udadondo (Udaondo arteka)  

Pagasarriko eskalada eskolara heltzen garenean lehenengo horma topatzen duguna “Udaondo arteka” da. “Pequeña Maria”rekin, Pagasarriko bide ezagunena da. “Udaondo arteka” ondoan bide batzuk interesgarri daude. Batzuk artifizialez eskalatzeko eta beste Batzuk gaur egun,  modu librean eskalatzen dira. Ikusi argazkia.
1.-
Arteka erraza da. Ona da eskuak enpotratzen entrenatzeko. Azken partean pasu pixka bat zaila dauka. Ona da eskalatzen ikasteko.
2.- “Udaondo arteka” ezaguna. Eskalatzaile on honek bidea ireki zuen. Urtero askotan igotzen da bidea. Hasieran iltzearekin babestuta. Iltzeak Arteka barruan urte askotan zeuden. Gero Miguelitok ekipamendu berria ipini zuenean kendu zituen iltzeak. Vkoa da. Oso inportantea da bidea menperatzea  goi mailako mendiak eskalatu nahi baditugu. Ez da komeni soka barik egitea metro batzuk dauzka eta.
3.- “Udaondo arteka”ko barianteren bat sartzeko.
4.- “Udaondo arteka”n sartzeko beste bariante bat dago. Aurrekoak baino zuzenagoa da. Gaur egun, parabolta bat dauka pasu zailena babesteko. Baina hau ipintzeak zailtasuna kendu dio bideari. Pasua gainditzeko oinak asko igo behar ditugu eta eskuz presa bertikal bat hartu behar dugu. Ikusi argazkia.
5.- “Adherencias imposibilitadas” bidearen sarrera. Estriboen bidez bidea ireki zuten. Gero A0 egiten zen bidea. Eta gaur egun modu librean  egiten da. Antza denez jatorrizko izena ez da hori. Sarreran pasu zaila dauka, 6ª . Sarrera gainditu ondoren “susana” bidera joan daiteke eskuma aldetik. Edo nahi badugu bide propiotik joan gaitezke. Ez dago presarik eskuaz hartzeko eta katu-oinak ipintzeko zulo txiki bat. Parte hau oso zaila da gainditzea. Orokorrean 6koa da bidea.
6.- Sarrera zuzena “adherencias imposibilitadas” bidera.
7.- Zeharkabide txikia susana bidera sartzeko. Horrela lehenengo pasua 6ª da eta gero bidea v+ koa da. Interesgarria da egitea.

8.- “Susana” bidearen sarrera da, bide klasikoa da. V+ koa da. Dulfer pasu bat dauka eta goiko partea interesgarria da presa gutxi dauzkalako baina leku egokietan pasuak gainditzeko, V koak. Ikusi argazkia.

Itzuli.