|
TAMAYOREN PLAKAKO ZONA Zona goiko estaian dago, interesantea da. Bideak ez dira errazak. Batzuk artifizialezkoak ziren baina gaur egun libre moduan egiteko dira. 1.- Diedroa. Bide klasikoa da ez da zaila baina interesantea da egiteko.2.- Aurrekoaren bariantea da. Hasiera zaila da eta gainera iltzerik ez dauka. 3.- Orgasmovil. Aurrekoaren eskumaldean dago. Bide berria da. Aurrekoa baino zailagoa da. 6koa da. Beste moduan hiru bide argazkian ikusteko, klik egin ezazu argazkian. 4.- Bidea zaila da. Gutxienez 6ª koa da. Espoloitik joaten da. 5.- Estherona. Aintzinako bidea da. Artifizialez egiteko zen baina gaur egun libre moduan egin dezakegu. Gutxienez, 6ª koa da. Bideak hasieran pasu polita dauka. Baxuentzat zailagoa da lehenengo presa goian dagoelako. Bigarren partea dulferkoa da. Dulfertik irteteko pasu berezia egin behar da. Hau bidetik pasu zailena da. Ona da pasu bereziak gainditzen entrenatzeko. 6.- Arrekoa bezalakoa da. Sarrera polita eta errazagoa da. Baina bigarren partea oso zaila da. Bidea argazkian hobeto ikusteko, klik egin argazkian. 7.- Arteka hau egiteko hatzamarrak enpotratu behar ditugu. Ez da luzea, horregatik soka barik egin dezakegu. Katu-oinak bi hormaren kontra ipini behar dira artekatik irteteko. Hobeto ikusteko, klik egin argazkian.
|