|
Bi harri handi aurrean dago. Goiko estai hasieran. Burgoa pasua pasu guztietatik ezagunena, eta zona horretan errazena ere. Bere ondoan beste pasu batzuk daude, baina zailagoak dira. Denak laburrak dira eta soka barik gaindi daitezke. Agian, sabaia sokarik gabe arriskutsua izan daiteke, bizkarrez erortzean soluan jo dezakezulako. Zeharkabidea sabai azpian egiten da eta sabaiko eskumako partea erraza da. Burgoa pasuaren eskumako bariantea presa txikietakoa da eta katu-oinak ondo ipintzea zaila da. Bakarrik helduleku bat hartzen bada indar handia egin behar da gainditzeko. Beste heldulekuak hartzen badira zailtasuna gutxitzen da. |