|
TXIMINIA
Astemeren errumena eta Burgoa pasuaren erdian dago.
1.- Burgoa pasuaren eskumaldean diedroa dago.
Diedroko eskumaldean pasu zailena da. Gutxienez 6ª koa da eta laburra da. Goraino hel daiteke edo hantxe bertan geldi daiteke.
2.- Bide txikia da, IV koa da. Tximinian
hasten da. “X” moduan egin dezakegu eta alboko presak har ditzakegu
gainditzeko. Pagasarriko tontorreraino heltzen da. Ona da metro asko eskalatzeko
edo etxera joan aurretik egiteko.
3.- Bide zaharra da. A¹ koa. Iltzeak kendu
zituzten estriboz egiteko. Ez da zaila A¹.
4.- Astemeren errumeneko sabaiko ezkerreko
bariantea. Normalean ez da egiten landaredi handia dagoelako. Gutxienez V+ koa
da. Garbi egin behar da bidea eta seguruak ipini behar dira bidea eskalatzeko
5.- Astemeren errumeneko ezkerreko bariantea da.
Hasieran estriboekin igotzen zen eta egurrezko tako batekin hasierako pasua
gainditzen zen. Tako kendu zutenean pasua 6ª koa geratu zen. Hatz-puntak
enpotratu behar dira, postura txarrean eta
gainera oinak makurgunean daude. Horregatik zaila da.
6.- Astemeren errumena. Bide originala estriboekin
egiten zen. Bi harri itsatsi zituzten sikaz eta eskalada libre moduan gaindi
daiteke. Gutxienez 6ª koa. Makurgunea pasa ondoren zaila
izaten jarraitzen du.
Itzuli
|