|
ESKALADA
IKASTAROA Gailurra Mendi Taldeak igoerak ez ezik, beste ekintza batzuk ere, antolatzen ditu;
auzotegian edo beste lekutan. Eskalada ikastaroa bazkideentzat zein bazkideak ez
direnentzat antolatzen da. Baina derrigorrezkoa da federatua egotea, bestela
ezin izango dute parte hartu. Ikastaro honetan oinarrizko eskalada-teknikak
ikasiko
ditugu eta materiala nola erabiltzen den ere. Ikastaroa egin ondoren nahi duena
Bizkaiko mendizale federakuntzara gehiago ikastera joan daiteke. Gailurra Mendi Taldearen ikastaroa, eguraldi ona egiten
badu, Pagasarrin hasten da. Pagasarriko hormak ez dira oso altuak eta leku
egokia da eskaladan hasteko. Han, arnesa nola ipintzen edo korapiloak nola
egiten ikasi dezakegu. Eguraldi txarra egiten badu, Uribarriko rokodromoan
ikastaroa egiten dugu. Hurrengo egunean Atxartera joaten gara. Atxarte eskalada-eskola ezaguna
eta garrantzitsua da. Hormak altuak dira, horregatik jendeak beldurrari aurre
egin behar dio. Atxarteko hormak eskalatzeko bilerak egin behar dira bestela
ezinezkoa izango litzateke tontorreraino heltzea. |