|
Alex
Huber gurekin egon zen.
EHUko hitzaldi-aretoan 380 eserleku daude baina ez ziren nahikoak jende asko
Alex Huber eskalatzailea ikustera joan zelako.
Ekitaldia
hasi baino lehen mendizale asko zegoen leku ona hartzeko. Huberrek bi
mendi-emanaldi eman zituen, bakoitzak ordu bat iraun zuen. Erderaz egin
zuen eta esaten zuena ondo ulertzen zen.
Irudiak
eta bideoak ondo konbinatu zituen eta gainera soinu ona aukeratu zuen bere
igoerak kontatzeko.
Huberrek
izugarrizko eskaladak kontatu zizkigun eta noizean behin barre eragin
zigun, zelako eskalada istorioak ziren! Eskalada sinestezinak!!
Alex
bere anaiarekin Yosemiten egon zen, han igoera asko egin zituzten. Baina
ekintza bat azpimarratu dezakegu. “Zodiac” bidea ordu bat eta
berrogeita hamar minutuetan eskalatu zuten. Hori egin baino lehen,
material artifizialik gabe, bi anaiek bide hau eskalatu egin zuten;
zailtasuna 8b* koa zen.
Gero
bere sokarik gabe egin zituen igoerak erakutsi zizkigun eta bere sentsazioak kontatu
zituen.
Alex
jendearekin pozik egon zen, autografo asko sinatu zituen hitzaldia hasi
baino lehen, eta amaitu ondoren ere bai.
Emanaldia
bukatu eta gero entzuleok txaloka agur esan genion Huberi.
Gailurra
mendi taldeak publikoari eskerrak eman nahi dizkio etortzeagatik. Argi
dago ekitaldi hauek ez daukatela zentzurik jendea joaten ez bada.
Eskerrik asko guztioi.
Argazkiak
ikusteko egin klik hemen.
Itzuli.
|