Gailurra Haziera
Gailurraren web oficiala
Euskera Castellano
· gailurra.mt@gmail.com / info@gailurra.org · Trauko 27 erdisolairua 48007 Bilbo · Ostegunak 20etatik 21etara·
Hileko
argazkia

Archivo

Loturak

II. Mendi-bideoen eta argazkigintzen lehiaketak 2014

2014ko lehiaketako kartela Argazki erakusketa

Parte hartu 2014ko Gailurra MT-ren mendi-bideoen eta argazkigintzen lehiaketetan eta lortu sari itzelak!!

Uribarriko jaietan zehar, hau da, irailak 26tik aurrera, ikusi ahal izango duzuen ARGAZKI-ERAKUSKETAren berri eman gura dizuegu. Trauko eta Panerako hainbat tabernatan 2013ko ARGAZKI-LEHIAKETAko argazkirik onenak egongo dira ikusgai. Animatu eta etorri ikustera!

Mendi-BIDEOEN lehiaketa

Parte hartu zure mendi-jardueraren bat (mendi-bizikleta ibilaldiak, eskalada, espedizioak, arroilen jaitsiera, parapente-hegaldiak…) erakusten duen bideoa guri bidaliz. Gogoratu luze jota 11 minutukoa izan daitekeela bideoa!

Mendi-jarduera bera balioesteaz gain, grabaketa eta muntaia ere kontuan hartuko dute epaimahaikideek. Jasotako bideo guztien artean 6 onenak aukeratzeko orduan, epaimahaikideen iritzia ez ezik, ikus-entzuleena ere kontuan hartuko da; izan ere, haien bozken azken emaitza epaimahaikide baten bozkaren balioa izango du.

Aukeratutako bideo horiek GMTk urtero antolatzen dituen mendi-jardunaldietan proiektatuko dira. Urriaren 27 (argazkigintza), 29 (Alex Huber) eta 31n (bideogintza) izango dira jardunaldiak Bilboko Bidebarrieta liburutegiko areto nagusian, 19:30etan.

Orduan sarituko ditugu hiru bideorik onenak, eta orduan ere, bertaratutako ikus-entzuleek bozkatu ahal izango dute eta epaimahaikideekin batera sarituak aukeratuko dituzte.

Hartu parte eta lortu SARI hauetako bat:

Lehen saria 400€     Bigarren saria 200€     Hirugarren saria 100€

Mendi-ARGAZKIEN lehiaketa
ARgazki lehiaketa

Parte hartu zure mendi-jardueraren bat (mendi-bizikleta ibilaldiak, eskalada, espedizioak, arroilen jaitsiera, parapente-hegaldiak…) erakusten duen argazkia guri bidaliz.

Ekintza-argazkiak nahi ditugu, ingurune naturalean eginikoak. Argazkiari eginiko doiketa digitala ez igartzea onetsiko dugu eta zer esanik ez, argazkiaren konposaketa, argia eta enfokea. Bigarren mailan geratuko da mendi-jardueraren zailtasuna eta arriskua.

Argazkirik onenak GMTk urtero antolatzen dituen mendi-jardunaldietan proiektatuko ditugu. Urriaren 27, 29 eta 31n izango dira jardunaldiak Bilboko Bidebarrieta liburutegiko areto nagusian. Jardunaldi horietako egun batean argazkilaritza-aditu batek argazki horiek aztertu eta iruzkinduko ditu, bere ezagutzak ikus-entzuleokin partekatu asmoz. Jardunaldiotan argazki-lehiaketako hiru sarituak jakinaraziko ditugu. Jakina, argazki horiek ere iruzkinduko ditu argazkilaritza-adituak.

Jasotako argazkiek hauetako SARI bat lortu dezakete:

Lehen saria 200€     Bigarren saria 100€     Hirugarren saria 50€

Urriaren 29an Alex Huber
Alex Huber

Urriaren 29an Alex Huber etorriko da bere aktibitateen berri emateko. Hitzaldia Bilboko Bidebarrieta liburutegiko areto nagusian izango da 19:30etan.

Gailurra Uribarriko Mendi Taldea · 2012 · javierdiez@gmail.com