Loturak
Bidebarrieta Liburutegian (Bidebarrieta kalea 4) Bilbo 19:20an
Jardunaldien kartela Beste ekintzak Harremanetan sartu
Goi-mailako alpinista nafar honen izaera umilaren atzean hainbat eta hainbat ekintza aipagarri ezkutatzen dira. Pirinioetako eta Alpeetako biderik gogorrenak gainditu ditu, eta horrez gain, udan zein neguan bera bezalako alpinista gutxi batzuen esku dauden bideak ireki ere egin ditu.
Hitzaldi honen bidez, Unairen ibilbideari merezi duen meritua aitortu nahi diogu, eta bide batez, gozatu ederra hartu ekarritako kontakizun eta irudien bitartez.
Alberto Mediavilla. Gailurra Mendi Taldeko gazte "beterano" honen eta beste batzuen ahaleginari esker sortu zen gure mendi taldea. Baina oraingoan bestelako esperientziak kontatuko dizkigu Pikos de Europa ondo baino hobeto ezagutzen dituen mendizale nekaezin honek. Izan ere, mendiko eski-zeharkaldietan bizitakoak eta elur-jauzien inguruan ikasitakoak izango ditu mintzagai.
Ez galdu aukera Albertoren bizipenetatik ikasteko, horrela aurtengo neguan segurtasun handiagoz eskiatuko dugu, eta pauso sendoz ibiliko gara mendi zurituetan zehar.
Iņigo Rumenige. Setaren ibilbidea bizikletaz. Gasteiztar hau Kairotik abiatuta urtebete eta erdi eman du pedalei eragiten. Bidean, Asian barrena, Karakorum eta Himalaya zeharkatu zituen, eta hango herritarrak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuen. Bidaian bizitako abenturak eta haietatik jasotako irakaspenak entzutea benetan interesgarria izango da.
Oraindik bizirik dirauen proiektu honen berri izan ahal duzue Cyclotherapy blogean
Maider Fraile. Patty Trespando. Estatuko alpinista gazteen taldeko kide diren emakume hauek aurten Pakistanen burututako ekintzen berri emango digute.
Alpinismoaren etorkizuna emakumearen eskutik ere etorriko dela argi eta garbi erakutsiko dute!